Escritos esenciales de los primeros jesuitas
Antologiak ale bakar eta erabilgarrian jasotzen ditu Loiolako Ignazioren eta lehenengo hiru ikaskideren esperientzia, doktrina eta ekintza espirituala. Orrialde horiek lagungarri izango dira “ignaziotar espiritualtasun” kontzeptua zabaltzeko eta sakontzeko, aberastu egingo dute beste jesuita ezezagun batzuen gutun, oroitidazki, tratatu edo jarraibideekin. Editoreek lekukoak jaso nahi izan dituzte, bai Pariseko lehen hamar kideenak, baita Jesusen Lagundiaren jatorrian garrantzitsuak izan diren beste ospetsu batzuenak ere: Francisco de Borja, Jerónimo Nadal, Juan de Polanco edo Pedro de Ribadeneira bera ere bai, besteak beste. Jaso den ekoizpen literario aberatsetik ondorioztatzen da nola ulertzen zuten, zer bilatzen zuten, nola eratu nahi zuten euren misio eta identitatea eta nola erantzun nahi zieten euren garaiko beharrei. Gaur egun bizirik dirauen prozedura modua eratzen zuten.
Zehaztasun handiz jasotako testu multzo honek aurkezpen “pedagogikoa” du. Epigrafeetan edukiak daude bilduta “gako hitzen” bidez, eta paragrafo bakoitzaren amaieran lagundu egiten diote irakurleari testuaren argumentua erraztasunez ezagutzeko. Gaien zerrenda oparoak lagundu egiten du edukietako gai nagusiak aurkitzen, “oinarrizko espiritualtasun”ari buruzko 900 orrialdeetan.
Liburuak laguntza handia ematen die ignaziotar espiritualtasuna eta haren jatorria hobeto ezagutu nahi dutenei, eta karisma hori zabaltzen aritzen direnei, erretiro, hitzaldi, mintegi, eta, jakina, gogo jardunen bidez.
Donostian aurkeztu zuten urriaren 31n, eta azaroaren 13an aurkeztuko dute Bilbon; azaroaren 21ean Madrilen eta abenduaren 15ean, Napolesen.