Espiritualtasuna, zoriontasuna eta zentzua

Pedro Fabro Elkartearen Zahartzea, zoriontasuna eta zentzua zikloko 4. hitzaldia eskainiko du Francisco José Ruiz Pérezek, Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateko irakasle eta dekanoak. Espiritualtasuna, zoriontasuna eta zentzua ez dira beti elkarrekin bat etorri: edo izpiritualtasuna zorionerako oztopo modura ikusi izan da; edo zoriontasuna zentzu ororen aurrean autonomo gisa ulertu nahi izan da; edo zentzua, funtsean, ezertara jo behar ez duen konstruktutzat hartu izan da, are gutxiago espiritualtasunera. Loiolako San Inaziok oso jakinduria baliotsua eskaintzen du espiritualtasuna, zoriontasuna eta zentzua uztartzeko moduari buruz. Horretarako kontsolamendu espiritualari buruz duen ikusmenaz baliatzen da:Jainkoa, gizakia eta mundua elkarrekin esperimentatzen dira ondorio batera iristeko: gizaren poz sakon orok transzendentziarekin eta historiarekin bat egiten du.