Ingeniaritzako ikasleek moto elektriko adimendunen bi prototipo aurkeztuko dituzte Bilboko Udaltzainentzat egindakoak

Estudiantes de Ingeniería presentan los dos prototipos de motos eléctricas inteligentes realizados para la Policía Municipal de Bilbao
2016/07/01
10:00 - 11:00
Memoria plaza
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako ikasleek moto elektriko adimendunen bi prototipo aurkeztuko dituzte uztailaren 1ean, Bilboko Udaleko udaltzainentzat egindakoak. Moto horiek udaleko patruilek erabiltzeko diseinaturik daude eta unibertsitarioek Smart Moto Challenge nazioarteko lehiaketan hartuko dute parte, Montmelón, uztailaren 7tik 10era bitartean. Prentsaurrekoan, 30 ikaslek osatutako taldeak erakustaldia egingo du motoek nola funtzionatzen duten erakusteko. Ekitaldian, Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoa, eta Tomas del Hierro Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasun Saileko zinegotzia egongo dira. Bigarrenez hartuko du parte Deustuko Unibertsitateak Smart Moto Challenge lehiaketan, beste 12 unibertsitateren ondoan. Lehenengo proba Bartzelonan izango da, eta ondoren, bigarrena Moskun urrian. Aurreko edizioan, Deustuko taldea talde berri onena izendatu zuten eta laugarren postua lortu zuten sailkapen nagusian.   Informazio gehiago.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude