Europa berritzailea, enpresen, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman eredu berri batera
Nola sortu zubiak zientziaren eta enpresaren artean? Nola ireki jakintza, gizartearen erronkei erantzuteko? eta, norantz joan behar du Unibertsitateak?
Jardunaldiaren helburua da enpresen, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman eredu berrien inguruko gogoeta egitea.
Eztabaida hori beharrezkoa da, lehiakortasun eredu iraunkorrago bat sortu behar dugulako, hiru eragileen arteko lankidetza bultzatuko duena, kalitate handiagoko enplegua bermatu ahal izateko.
Testuinguru horretan, Europako Batzordearen helburua da berrikuntza eta ikerkuntza irekia bultzatzea, Europako ikerketa eremua biziberritzeko eta indartzeko asmoz.
Filosofia horri lotuta, jardunaldiak parte hartzaileak gonbidatu nahi ditu saiakera bat idaztera: Zein neurri har ditzakete, elkarrekin, unibertsitateek, enpresek eta gizarteak, Europa irekiagoa eta lankidetzakoa eraikitzen laguntzeko?
Lan irabazleak IPad Pro bat jasoko du. Gainera, bere lana Europako Eskualdeen Batzordeari emango zaion Policy Brief txostenari erantsiko zaio. Batzordeak Europako beste lurralde batzuetako eztabaidetan idatzitako lanak jasotzea ere espero du.
Euskal eta europar gazteen parte hartze aktiboa lortu nahi da, politikak garatzeko aldaketa prozesu honen parte izan daitezen. Eusko Jaurlaritzak, jardunaldiaren antolatzaileak, apustu hori egin nahi du, Bizkaiko Foru Aldundiak, Europako Eskualdeen Batzordeak eta Orkestrak lagunduta.