European Data Incubator – coach, datuen hornitzaile eta taldeen arteko topaketa

European Data Incubator - encuentro entre coaches, proveedores de datos y equipos
2018/11/05
15:00 - 15:30
Icaza Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Urriaren 17an eta 18an, 'Explore' miaketa-fasea izan zen Berlinen, Europako H2020 EDI - European Data Incubator proiektuaren barrukoa. Lehen fase horretan Berlinen parte hartzeko, 30 ekimen hautatu zituzten. Fase horretan aurkeztutako 30 taldeek egindako proposamenetan lan egin ondoren, datuen hornitzaile diren enpresek proposatutako erronkei erantzuteko irtenbideak, 16 talde hautatu zituzten hurrengo fasean parte hartzeko, Bilbon, azaroaren 5ean. Inaugurazioan proiektuaren koordinatzaile Diego López de Ipiñak hartuko du parte. Ekitaldia 15:00etan izango da, Icaza Auditoriumean, Deustuko Unibertsitateko Komertziala eraikinean, Unibertsitateen etorbidea 24, 48007 Bilbao. Ekitaldia coach, datuen hornitzaile diren enpresen eta sailkatutako taldeen arteko lehen topaketa izango da. H2020 EDI Europako proiektuaren faseak hiru dira, aurkeztutako ekimenetarako eliminatorioak. Lehen fasea, 'Explore', Berlinen izan zen 30 enpresatatik 16 pasatu ziren bigarrenera, 'esperimentazioa'. Bigarren fasea 2019ko otsailean amaituko da, 8 enpresa hautatuko dituzte hirugarren fasean, 'eboluzioa' parte hartzeko. https://edincubator.eu/ https://edincubator.eu/ https://www.facebook.com/EuropeanDataIncubator/ https://twitter.com/edincubator
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude