European Law Faculties Association Annual General Meeting and Conference 2026 ARTIFICIAL INTELLIGENCE AND LEGAL EDUCATION Exploring the impact of AI on legal education and professions
Apirilaren 16an eta 17an, Deustuko Unibertsitatean, Zuzenbide Fakultateen Europako Elkartearen (European Law Faculties Association- ELFA) urteko Konferentzia egingo da. Erakunde horrek 150 Zuzenbide Fakultate baino gehiago biltzen ditu, batez ere Europakoak, ikaskuntza juridikoarekin, unibertsitateen arteko akordioekin, hezkuntza berrikuntzarekin eta lankidetza akademikoarekin lotutako gaiak partekatzeko.
Gainera, ELFAk Europako Zuzenbideko doktorego tesi onenaren Europako saria deitzen du urtero eta sarbide irekiko European Journal of Legal Education aldizkaria babesten du, peer review duen aldizkaria. Era berean, beste elkarte batzuekin lankidetzan dihardu: Southeastern Association of Law Schools (SEALS), Association of American Law Schools (AALS), European Law Institute (ELI), Law Schools Global League (LSGL), European Network of Clinical Education (ENCLE), Association of Law Teachers (ALT), Nazioarteko Zuzenbide Akademia Konparatua eta ELSA ikasleen elkartearekin, besteak beste.
Zuzenbide Fakultatea 2014-2015 ikasturtean sartu zen ELFAn eta, 2025-2026 urte honetan erakundearen presidentzia duenez, urteko saioa hartuko du. Mezu honi erantsi zaio egitaraua. Aurtengo saioa "Artificial Intelligence and Legal Education” gaiari buruzkoa izango da, eta Deustuko Unibertsitateko AA Batzordea ere bertan izango da. Ricardo Devisek emango du inaugurazio hitzaldia.
Egitaraua