EUSKARALDIA gure campusean ere. BILERA IREKIA

EUSKARALDIA gure campusean ere. BILERA IREKIA
2018/09/20
14:00 – 15:00
Pezerak (Kapera Gotikoaren aurrean, erdiko eskaileretatik gora). Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Aurten, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Euskaraldia – 11 egun euskarazekimena eramango da aurrera Euskal Herriko hainbat eta hainbat herri eta hiritan. Euskararen gizarteko erabilera bultzatzea da Euskaraldiaren helburua. Hiztunen hizkuntz ohituretan eragin nahi da, harremanetan euskara gehiago erabiltzeko.

Deustuko Unibertsitatean asko gara euskaraz hitz egiteko eta ulertzeko gai garenak eta erabiltzen dugun baino gehiago erabil dezakegu. Horregatik, euskaltzale batzuek Euskaraldiarekin bat egitea erabaki dugu eta ekimena unibertsitatera ekarri nahi dugu.

Horretarako, bilera ireki bat egingo dugu Euskaraldia zertan datzan informatzeko eta ekimena Deustun martxan jartzeko. Interesa dugun ikasle, irakasle, ikertzaile eta zerbitzuetako langile guztiak gaude deituta. Animatu eta etorri!

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>