Euskaraldia. Hitzaldia: “Krimen-bertsoak” eta bertso saioa
2022/11/30
11:00 - 13:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
HELDU DA EUSKARALDIA eta, euskal gizarte osoarekin batera, Deustuko Unibertsitatean ere murgilduko gara ariketa sozial handi honetan, gure hizkuntza-ohituretan euskararen aldeko aurrerapausoak emateko, leloak dioenez, “hitzez ekiteko garaia” baita.
Egitaraua: deus.to/euskaraldia
Euskal Gaien Institutuak azaroaren 30erako saio berezi bat antolatu du: “Bertso beltzak: lehen eta orain”, Euskaraldiaren testuinguruan.
Jabier Kaltzakorta Deustuko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileak “Krimen bertsoak” gaiaren gaineko hitzaldia egingo du eta ondoren bertso saioa izango da.
Bertsolariak:
-Andoni Egaña
-Maialen Lujanbio
-Alaia Martin
-Julio Soto
Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
