Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 (Donostiako campusa)
Datorren asteazkenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean parte hartzeko gonbidapena egiten dizuegu Deustuko Unibertsitatean: sentitzen duguna adieraz dezagun; bihotzean dugun hizkuntza ahora eraman dezagun. Ez perfektuki, baizik eta gure modura. Elkarrekin, beldur barik, gozatuz. Eta San Frantzisko Xabierkoak bezala, bihotz handiz, besteengana zabalduz.
EGITARAUA
Atsotitzen lehiaketa
- DONOSTIAN, kafetegian astean zehar.
Ekitaldi instituzionala eta bertso-saioa
- DONOSTIAN, 11:40. Julen Olaizola eta Emaitz Murua bertsotan.
Patioan (euria bada, kafetegian izango da).
Abendualdiko otoitza, bakeagatik eta San Frantzisko Xabierkoagatik
- DONOSTIAN, 11:00, Antxieta eraikineko kaperan.
Podkasta zuzenean 12:30-13:00
- DONOSTIAN, Tokiski aretoan (Garate eraikina)
