Euskararen transmisio bideak
Jardunaldi honetan gaur egun euskararen transmisioan dauden eredu, zailtasun eta aukera ezberdinak aztertuko dira, egindako ikerketa ezberdinetako emaitzetan oinarrituta. Aldi berean, euskararen hiztun mota ezberdinei buruzko hausnarketa egin gura da. Horretarako, Estibaliz Amorrortuk Deustuko Unibertsitatean burutzen ari den Euskararen Hiztun berrien jarrerak, motibazioak eta identitatea ikerketa-lanaren emaitzak aurkeztuko ditu eta Paula Kasares soziolinguista eta Jone Miren Hernandez antropologoaren ekarpenekin osatuko dute.