Ingeniaritzako EUR-ACE® nazioarteko bikaintasun zigilua eskuratzeko ebaluaketa
Ingeniaritza Fakultatea aditu talde batek ebaluatzen dihardu, ingeniaritzako EUR-ACE® nazioarteko bikaintasun zigilua eskuratzeko prestakuntza programa hauetan:
Industria Diseinuko Ingeniaritzako Gradua
Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua
Industria Antolaketako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra
Zigilua lortzeak onura hauek ekarriko dizkie lortzen duten programei:
- Gure mugetatik haratago ezarritako kalitate irizpideak betetzen dituztela bermatzea, goi mailako hezkuntzan kalitatea ziurtatzeko nazioarteko agentziek ezarritako irizpideak erabilita, Europako enplegu-emaileek nazioartean aitortzen dituzten estandarretan oinarrituta.
- Ikasketak eskaintzen diren herrialdean eta kanpoan kalitatea ziurtatzea. Aitorpen hori pizgarri bat da ikasle izan daitezkeenek aukeratu gaitzaten. Izan ere, ziurtagiriak informazio fidagarri eskaintzen du, Kalitateko Nazioarteko Zigilua jasotzen duten programen kalitateari buruz.
- Kalitateko Nazioarteko Zigiludun programetako tituludunen enplegu-emaileei ziurtatzea haien ezagutzek eta gaitasun praktikoek aurkezten diren zigiluko tituluaren esparruko hezkuntzan nazioarteko estandarretara iristen direla.
