Ekitaldi solidarioa: “Arnasten lagundu”

Ekitaldi solidarioa:
2015/03/26
19:00 – 20:30
Faculty Club-a. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Aurten ere, Deustuko Unibertsitateko Biltzar, Ekitaldi eta Azoken Antolaketako Unibertsitate Masterreko ikasleek haien alde solidarioa erakutsiko dute eta “Arnasten Lagundu” ekimena jarriko dute martxan. Martxoaren 26an, 19:00etatik aurrera, Deusto Business School-eko Faculty Club-en “Arnasten Lagundu” ekitaldia izango da. Ekimen horren helburua da erakunde laguntzaileen eta Linfangioleiomiomatosis (LAM) gaixotasuna duten emakumeen arteko elkargune bat sortzea, eta bertan, parte hartzaileek gaixotasun horren aurkako ekarpen solidarioa egiteko aukera izango dute.

Ekitaldian, AELAM alde emandako laguntza goraipatzeko aisia esperientzia bat proposatuko du partaide guztiei eskerrak emateko. Proiektu horrek Deustuko Unibertsitatea, El Corte Inglés eta Basquetour ditu babesle. Gainera, Bilboko Udala, Renfe, Mikel Zuazua Hazi, Rafael Matías, Studio, Alegría Loreak, Aizea Ekitaldiak eta Garden Center ere lankidetzan aritu dira.

Horrekin batera, “Arnasten Lagundu” ekimenak Linfangioleiomiomatosis (LAM) gaixotasuna unibertsitate komunitateko kideen artean ezagutaraztea eta hauek gaixotasun arraroren inguruan sentikor bihurtzea dauka helburu. Horrela, ezagutzen ez diren gaixotasunek ezezagunak izateari utziko diote. Hori dela eta, unibertsitatean aurrera eramango diren hainbat ekintzek “Arnasten Lagundu” ekimena bermatuko dute, eta LAM gaixotasunaren aurka lehiatzen parte hartzera animatuko dituzte ikasle eta irakasleak.

Bildutako diruarekin LAM gaixotasunari buruzko ikerketa medikoa finantzatuko da. LAM biriketako gaixotasun arraroa da eta bere jatorria guztiz ezezaguna da. Jadanik Estatu osoan 102 emakumeek pairatzen dute gaixotasun hau, 12 Euskal Autonomi Erkidegoan.

Linfangioleiomiomatosisa

LAM gaixotasunak emakume gazteak erasotzen ditu. Gihar zelulen etengabeko ugaritzea da, kisteak sortzen ditu eta biriketako ehun osasuntsua suntsitzen du modu mailakatuan. Linfangioleiomiomatosis neumotoraxekin, quilotoraxekin edota hemoptisisekin zaildu ahal da. Beraz, gaixotasuna garatzen doa arnas gutxiegitasuna sortu arte.

Orain arte, ez da LAM sendatzeko medikamenturik ezagutzen eta arnas gutxiegitasuna duten gaixoen aukera bakarra biriketako transplantea da.

Night of Sanfilippo

“Arnasten lagundu” Deustuko Unibertsitateko Biltzar, Ekitaldi eta Azoken Antolaketako Masterreko ikasleek eratutako bigarren ekitaldi solidarioa da. 2014an, Night of Sanfilippo sortu zen eta Stop Sanfilippo Fundazioaren aldeko ekimen horrek sormenaren eta komunikazioaren arloko 40 aditu batu zituen. Ekimenak, haur gaixotasunaren ikerketa medikoa finantzatzeko, etorkizunerako ideia solidario egingarriak sortaraztea zuen helburu. Ekitaldian bertan 46 ideia sortu ziren eta haietako batzuk burutu egin dira, esaterako Sanfilippo pintxoa.

Informazio gehiago: Nerea Pozo 659 846 276. nerepozo@gmail.com

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>