Executive MBA: bultzada bat zure karrera profesionalari

Executive MBA: bultzada bat zure karrera profesionalari
2020/12/16
18:30 – 20:00
Aula 11 del Edificio Aranzadi o Streaming
 
Pertsonok, gure karrera profesionalaren egoera jakin batzuetan, kudeaketa eta garapen arlo berrietarantz eboluzionatu nahi dugu. Berebiziko erronka da.

Helburu hori lortzeko aukerarik eraginkorrenetako eta errealenetako bat enpresari buruzko prestakuntza integrala ematea da, ikuspegi berritzailearekin, hau da, Executive MBA bat (EMP: European Management Program).

Testuinguru horretan, Deusto Business Schoolek gonbidapena egiten dizu Fegemu Groupeko CEOa den Iñigo Pérez Corellaren hitzaldi batera joateko. Hitzaldi horretan, lehen pertsonan kontatuko dizugu zer bilakaera izan duen, bai pertsonalki, bai profesionalki, Executive MBA egin ondoren.

Ekitaldia abenduaren 16an izango da, 18:30ean, Aranzadi eraikineko 11. gelan, Deusto Business School Donostian (Camino Mundaiz 50).

Izena emateko

Bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko, ekitaldiak edukiera mugatua izango du eta plazak izena emateko ordenaren arabera gordeko dira. Bertaratzeko aukerarik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute.

Informazio gehiago:
Iratxe San Vicente
Emaila: iratxe.sanvicente@deusto.es
Tel: 944 139 454

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna Javier Rodriguez(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>