Erakusketa. Alejandro eta Ines. Kulturen arteko zubia.
2019/10/02 – 2019/10/11
Paraninfoaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Amazonasen inguruko eleiz sinodoa prestatzen diharduen urte honetan, Alejandro Labaka O.F.M. artzapezpikuaren eta Ines Arango Familia Santua ordenako monja kaputxino hirugarrendarren lekukotasunak bizirik dirau. Jarduera honeen bitartez, biziaren Jainkoaren Erreinua eraikitzearen aldeko jarrera sendoa erakutsi eben misiolari honeen mezua ezagutu, hausnartu eta gaurkotu egin gura dogu. Herrialde txirotuen baliabide baliotsuak indarrez ebasten dabezan enpresen diru-gosearen eraginez asko sufritzen daben personak zaintzea zan euren xedea. Ekologiaz hitz egiten deusku euren mezuak: lurra, guztion etxea, zaindu.