Erakusketa: “Kixote Deustuko Unibertsitateko liburutegian”

Exposición
2016/04/26 - 2016/05/05
12:00 - 20:00
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateak “Post tenebras spero lucem. Kixote Deustuko Unibertsitateko liburutegian” izeneko erakusketa bibliografikoa antolatu du, Cervantesen heriotzaren IV. mendeurrena dela-eta, autorearen lanik unibertsalena ardatz harturik: El Ingenioso Hidalgo Don Quijote de la Mancha. Erakusketan 51 obra daude, 110 liburukitan, XVII. mendetik XX. mendera arteko edizioak; beste hizkuntza batzuetako itzulpenak ere bai, alemanez, esperantoz, euskaraz, frantsesez, ingelesez eta latinez idatzitakoak. Guztiak dira Unibertsitatearen Liburutegiko funts bibliografikokoak. Erakusketa zabalik egongo da Ellakuria aretoan, apirilaren 26tik maiatzaren 5era, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara.  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude