“Ez naiz sorgina” erakusketa #A25

Exposición “No soy una bruja” #25N
2025/11/27 - 2025/12/11
08:00 - 07:30
Larramendi eraikinaren atondoa
Gehitu Google Calendarrera

 

Erdi Arotik ateratakoa dirudi, baina errealitatea da, noiz eta 2025ean: Ghanan, milaka emakumeri sorginkeria leporatzen diete oraindik ere, jazarri, bortxatu eta etxetik botatzen dituzte. Akusatu ondoren, emakume horiek beren komunitateetatik kanporatzen dituzte, eta Kapatinga, Gnani, Gambaga eta Kukuo izeneko kanpalekuetako batean bilatu behar dute babesa.

Zatoz “Ez naiz sorgina” erakusketara. Amnistia Internazionaleko ikasle boluntarioek antolatu dute, Deustuko Unibertsitateko Berdintasun Unitatearekin lankidetzan, errealitate izugarri hori bizi izan duten hamar ghanatar emakumeren testigantzak ezagutzeko.

Donostiako Campuseko Larramendi eraikineko atondoan ikusgai, azaroaren 27tik abenduaren 11ra.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude