“Ez naiz sorgina” erakusketa

Exposición “No soy una bruja”
2025/11/12 - 2025/11/26
Makinen ondoko sarrera
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Pentsa liteke Erdi Arotik ateratako kontakizun bat dela, baina hau 2025ean Ghanan gertatzen den errealitate bat da. Herrialde horretan, milaka emakume sorgintzat salatzen dituzte eta haien etxeetatik aldentzen dituzte. Salatuak izan ondoren, emakumeak haien komunitateetatik kanporatuak dira eta ondorioz, babesleku bila Kapatinga, Gnani, Gambaga eta Kukuo kanpamentuetara joatera behartuta ikusten dute beren burua. 

Hurbil zaitez “Ez naiz sorgina” erakusketara, Amnistia Internazionalaren eskutik eta Deustuko Unibertsitateko Berdintasun Unitatearen laguntzarekin, Ghanan errealitate hau bizi izan duten hamar emakumeren istorioak ezagutu ahal izateko. 

Paraninfoaren ondoko klaustroan ikusgai, urriaren 31tik azaroaren 26ra arte. 



 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude