Erakusketa: “Emakumerik gabe ez dago etorkizunik”. Emakumearen osasuna krisi humanitarioetan

Erakusketa: “Emakumerik gabe ez dago etorkizunik”. Emakumearen osasuna krisi humanitarioetan
2016/10/25 – 2016/11/08
08:00 – 22:00
Paraninfoaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Urriaren 25etik azaroaren 8ra bitartean, Paraninfoaren klaustroan, erakusketa egongo da: Emakumerik gabe ez dago etorkizunik. Argazki eta ikus-entzunezkoen bilduma da ikusgarri egiteko nolako osasun arriskuak dituzten emakumeek krisi humanitarioetan.

Bilduman egile hauen irudi eta bideoak daude: Martina Bacigalupo, Patrick Farrell, Kate Geraghty eta Sydelle Willow Smith, guztiak dira Mugarik Gabeko Medikuek lan egiten duten testuinguruetan egindakoak, esaterako, Burundi, Papúa Guinea Berria eta Haitin. Irudietan, emakumearen osasuna eta bizitza arriskuan jartzen duten bost mehatxu agertzen dira, pairatzen ari diren bost lekukoren bitartez: Chantal, Sylvie, Marlin, Yvonne o Edna. Haiek premia ginekologikoak edo fistulak izan dituzte erditze txar baten ondorioz, edo senarrek jo dituzte, edo haurdun geratu dira bortxaketa baten ondorioz, edo GIB daukate eta haurrei transmititzeko beldur dira.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>