Egin erloju pertsonalizatua Deusto FabLaben
Tailer honetan irakatsiko dizugu nola erabiltzen den laser bidezko ebaketa eta grabatua egiteko teknologia, hormako erlojua egiteko. Parte hartzaile bakoitzak diseinu pertsonalizatua izango du. Horretarako, Adobe Illustrator diseinu programako oinarrizko tresnak azalduko ditugu, eta horrela diseinu bektoriala egin edo egokituko dugu eta handik abiatuta egurrean edo metakrilatoan ebaki edota grabatuko dugu. (Hutsetik abiatuta sortu ahal izango duzu zure ideia, edo geuk prestatutako txantiloiak erabili ahal izango dituzu, zeure gustura moldatu eta egokituta)
Teknologia horren bidez fabrikatzerakoan kontuan izan behar diren arloak ere aztertuko ditugu. Azalduko dugu nola egiten den lan laserraren bidez, nolako lanak egin litezkeen (ebaketa osoa, partziala eta grabatua) eta nolako materialak erabiltzen diren. Era berean, teknologia horren ahalmenak ere aipatuko ditugu (zehaztasuna, detaileak, azkartasuna, erreprodukzioa, etab.) eta ikusiko dugu nolako aukera zabala eskaintzen duen diseinu prozesu batean. Fabrikatzen joan ahala, bakoitzak egingo du erlojuaren egituraren muntaketa.
Ikastaroaren xehetasunak
Tokia: FabLab eraikina, Deustuko Unibertsitatea
Egutegia eta ordutegia: 2016ko uztailaren 19a, 11:00etatik 14:00etara
Hizkuntza: Gaztelania
Instruktorea
Margarita Martínez. Diseinatzaile grafikoa. Fab expert.
Izena emateko
