Fabrikatu Deusto FabLaben sukaldaritzarako moldea

Fabrica en Deusto FabLab tu molde alimenticio
2016/06/04
10:00 - 14:00
Deusto FabLab
Edificio FabLab, Universidad de Deusto
Gehitu Google Calendarrera

 
Tailerrean parte hartzen dutenek 3D Inprimaketa erabiltzen ikasiko dute, sukaldaritzarako silikonazko moldea egiteko prozesuaren bidez eta diseinu pertsonalizatua erabiliz. Horrela janariari (txokolatea, izozkiak, gelatinak, izotzak, etab.) nahi duten forma eman ahal izango diote. Tailerrak egitura hau izango du:
  1. Kontramolde bat 3D bidez modelatuko da Rhinoceros softwarearen bidez. Ez da aurretiazko ezaguerarik behar, zerotik hasita azalduko ditugu programaren oinarrizko tresnak eta horrekin egingo dugu lan.
  2. Diseinua fabrikatuko dugu plastikoz, 3D inprimaketa erabiliz. Teknologia honekin lan egiten irakatsiko dugu eta ikusiko dugu zeintzuk diren abantailak eta zein material erabil litezkeen.
  3. 3D inprimaketa bidez egindako pieza hartuta, sukaldaritzarako silikonazko moldea isuri, horrela diseinu bera erabil genezake txokolatearekin, gelatinarekin, etab.
Oharra: Molde bakarra fabrikatzeko 4 ordu inguru behar ditugunez, tailerrean molde baten inprimaketa baino ez dugu ikusiko, eta beste moldeak aldez aurretik inprimatuta edukiko ditugu, parte hartzen dutenek ikastaroan erabil ditzaten eta etxera eraman silikonazko isuriarekin. Ikastaroaren xehetasunak Tokia: FabLab eraikina, Deustuko Unibertsitatea Egutegia eta ordutegia: 2016ko ekainaren 4a, 10:00-14:00. Hizkuntza: Gaztelaniaz Instruktorea Margarita Martínez. Diseinatzaile grafikoa. Fab expert. Izena ematea.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude