Zuzenbide Fakultatea – AIJA, Biltzarra: “Navegando a través de aguas peligrosas; Tendencias actuales en insolvencias de compañías marítimas y energéticas”

Logo AIJA

Logo AIJA

2017/09/28 – 2017/09/30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Abokatu Gazteen Nazioarteko Elkarteak (AIJA), Garraioaren Zuzenbidearen, Kaudimengabeziaren eta Energiaren Batzordeen bitartez, Biltzarra prestatu du. Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean izango da, irailaren 28tik 30era bitartean.

2008ko finantza krisia amaitzean, Bai Itsasoko sektorea, bai Energiarena oso kalteturik egon ziren, sektore horretako korporazio handi eta puntakoak ere kaudimen gabeziako prozesuetan sartu zirelarik. Biltzarrean, aztertuko dira, ikuspegi multi-jurisdikzionaletik, nazioarteko kaudimengabezia prozedurak, arreta berezia eta enfasia jarrita gaiaren alde pragamatikoan eta egoera errealetan.

Beste gai batzuk ere tratatuko dira, kaudimengabetasunaren aurreko hitzarmenak, itsas eta energia konpainien kaudimengabetasuna, kaudimengabetasun prozeduretan aseguru etxeen parte hartzea, kontrako posizioak (zordunak vs hartzekodunak) eta Forum shoppingaren alternatibak.

Bertan izango dira jurisdikzio askotako abokatu eta profesionalak, Erresuma Batua, Danimarka, AEB, Grezia, Alemania, Suitza eta Holandakoak, besteak beste, Biltzarra nazioarteko eta kultur askotakoa bihurtuko delarik.

 

Informazio gehiago eta programa

 

 

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>