Fair Saturday. Dantza eta antzerkia

Fair Saturday. Danza y teatro
2016/11/26
19:30 - 21:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Antzerkia: A puerta cerrada, Jean Paul Sartrerena: Trikiñuela antzerki taldeak Jean Paul Sartreren klasikoaren egokitzapen eszenikoa eskainiko du. Laburpena: Garcin, Estelle eta Inés hil egin dira eta infernuan daude, baina tokia ez da irudimenak normalean esaten digun bezalakoa. Ez dago deabrurik, ezta galdara goririk. Egongela bat, artatzeko prest dagoen zerbitzari bat eta ate itxi bat baino ez daude. Trikimailu bat ote da etorriko denaren ikararen aurreko larritasuna luzatzeko? Hor egotea merezi ote dute? Jean Paul Sartrek infernua gutariko bakoitzarentzat zer izan daitekeen hausnartzeko gonbita egiten digu. Bakarka edo lagunduta. Aktoreak Zerbitzaria - Daniel Ferreiro Garcin - Igor Zumalabe Ines - Aisha Yerga Estelle - Lorena Santos Dantza: Danco Dantza eta Koreografia estudioak Pasos entre Trazos lana eskainiko du, gure bizitzak markatu dituzten arte lanek ezkutatzen dituzten historia askoren isla. Mugimenduaren bidez, artista handien pintzelen esentziak bizitza hartuko du, koreografian berriro sortzeko. Van Gogh-en Ekiloreak, Magritteren Maitaleak, Picassoren Gernika… maisulanen interpretazioak, errefuxiatuen alde oihu egiteko. Bi ikuskizunak segidan eskainiko dira Paraninfoan Toki kopurua: 250 parte hartzaile: Ekarpena: 3 euro/pertsona (bi ikuskizunak barne) Izen ematea: http://payment.deusto.es/
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude