Zoriontasuna eta zentzua filosofia klasikoan. “Zahartzea, zoriontasuna eta zentzua” zikloaren barruko 3. hitzaldia

Felicidad y sentido en la filosofía clásica. 3ª charla del ciclo
2022/12/13
12:00 - 13:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Zahartzea, zoriontasuna eta zentzua zikloko 3. hitzaldia. Marisa Amigok, Deustuko Unibertsitateko Katedradun Emerituak, Felicidad y sentido en la filosofía clásica hitzaldia emango du. Filosofia klasikoaren eremu grekoan zorionaren bilaketa bizitzaren zentzuarekin estuki lotuta dago, eta lotura horretaz izango da hitzaldia, oraina iraganari begira aberasteko ahaleginean. Pertsona guztiengan nabaria den bultzada gisa ulertzen da, eta, mendeetan zehar, autoreek behin eta berriz esan dute komeni dela ahalegin horretan ondo orientatzea eta okerreko bidea ez hartzea, oso gai garrantzitsua baita. Sokratesek "arimaren zaintzaren" proposamena egin zuen lehen aldiz, eta ondoren, Platonek, "bikainena" bilatzera gonbidatzen gaitu. Aristoteles izan zen lehen autorea liburu bat zorionari dedikatu ziona Etika nikomakeoa, Mende batzuk geroago Senekak De beata vita idatzi zuen. Hausnarketa horiek guztiek esparru etikoa eskaintzen dute, non gizaki guztiek irrikatzen duten zorionaren ideiaren oinarria dagoen, eta ideia hori ez dator kanpotik, baizik eta pertsona aske eta autarkikoaren barrutik.          
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude