Boluntariotzaren Azoka

Boluntariotzaren Azoka
2022/09/22
10:00 – 14:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateak BizkaiaGara erakundearekin elkarlanean Boluntariotza Azoka antolatzen dute, elkartasunaren eta gizarte-partaidetzaren balioak hedatzeko. Gainera, espazio honetan, unibertsitateko komunitateak ezagutzen du zer lan egiten duten gizarte erakundeek, eta boluntariotza-programetakoren batean modu aktiboan parte hartzeko aukera aztertzen du.

Bizkaiko 60 boluntariotza-erakunde baino gehiago izaten dira bertan. Erakundeen mahaiez gain, hainbat jarduera egiten dira, hala nola hitzaldiak, tailerrak… boluntariotza-erakundeek egiten duten lanean sakondu ahal izateko eta lantzen dituzten beharrizan sozialen berri jasotzeko.

EGITARAUA

10:00
Azokaren hasiera. 60 mahai baino gehiago boluntariotza proposamenekin Entzungelaren ondoko klaustroan.
Zine-Foruma Garate Aretoan Argia Fundazioarekin.

11:30
Hitzaldia Garate Aretoan BizkaiaGara erakundearekin, Bizkaiko gizarte erakundeentzat.
Mahai-ingurua DeustoCampuseko lokaletan Kode 48ren aurkezpenarekin.

12:30
Hitzaldia Garate Aretoan Europako Elkartasun Taldeari buruz EDE Fundazioaren eskutik.

13:00
Mahai-ingurua DeustoCampuseko lokaletan Ulertuz Elkartearekin.

14:00
Azokaren amaiera.

Argibide guztiak https://feriavoluntariado.deusto.es/eu/

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>