Boluntariotzaren azoka
2023/09/21
10:00 - 14:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateak Boluntariotza Azoka antolatzen dute, elkartasunaren eta gizarte-partaidetzaren balioak hedatzeko. Gainera, espazio honetan, unibertsitateko komunitateak ezagutzen du zer lan egiten duten gizarte erakundeek, eta boluntariotza-programetakoren batean modu aktiboan parte hartzeko aukera aztertzen du.
Bizkaiko 60 boluntariotza-erakunde baino gehiago izaten dira bertan. Erakundeen mahaiez gain, hainbat jarduera egiten dira, hala nola hitzaldiak, tailerrak… boluntariotza-erakundeek egiten duten lanean sakondu ahal izateko eta lantzen dituzten beharrizan sozialen berri jasotzeko.
