OPEN Bilbao jaialdia
Open Bilbao Jaialdiaren esparruan (lehen Open House Bilbao), Deustuko Unibertsitateak bisita gidatuak egiteko hiru aukera eskainiko ditu, bisitatu nahi den eraikinaren arabera: Eraikin nagusia, La Comercial eraikina eta IIBZ liburutegia.
Bisita guztiak urriaren 5ean, larunbatean, egingo dira, goizez eta arratsaldez, Eraikin nagusiaren eta La Comercial eraikinaren kasuan, eta goizez bakarrik, IIBZren liburutegiaren kasuan.
OPEN Bilbao
OPEN jaialdia eboluzionatzen ari da arkitekturari buruzko begirada zabalago eta irekiagoa eskaintzeko helburuarekin.
Egungo praktika arkitektonikoa inoiz baino anitzagoa dela eta iruditeria kolektiboan eredu arkitektoniko unitario eta ikoniko bat nagusi dela jakinda, OPEN programak begirada hori zabaltzea du helburu, beste arkitektura batzuk erakusteko.
Espazioak irekitzen jarraitzeaz gain, arkitektura egiteko modu berriak erakutsiko dira, sortzen ari diren azterlanetatik hasi eta eraikuntzarik gabeko arkitekturetara, lanbidean aritzeko gero eta modu gehiago erakutsiz.
Argibideak
