Deustuko Unibertsitatearen eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena
Datorren asteartean, maiatzaren 5ean, 11:00etan, Deustuko Unibertsitatearen eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena sinatuko da Donostiako campuseko Gradu aretoan.
Ekitaldiaren buru izango dira José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea, Iñaki Alegría UEUko zuzendaria, eta Nerea Mujika Euskal Gaien Institutuko zuzendaria.
Aukera horretaz baliaturik, hiru hizlariren hitzak entzuteko aukera izango da:
– Elixabete Pérez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea: Ikerketa eta euskara.
– Itziar Navarro, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea: Euskarazko argitalpenak.
– Xabier Landabidea, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea: Ikertzaile gazteak eta euskara.