FIRST LEGO League Euskadi Donostia 2023
FIRST LEGO League (FLL) 110 herrialdetan baino gehiagotan dagoen nazioarteko hezkuntza programa da, eta gazteek zientziarekiko eta teknologiarekiko duten interesa sustatzen du, ikaskuntza-esperientzia dibertigarrien eta erronka tematiko errealen bidez.
Aurten, Donostia Sustapenaren lidergoarekin, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean FIRST LEGO League Euskadiren 14. edizioko azken hiru txapelketetako bat ospatuko da, 2023ko martxoaren 4an.
