“Big Data” foroa

“Big Data” foroa
2015/03/05
10:00 – 13:15
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
 
Deusto ForoTech 2015 Ingeniaritzako Astearen barruan, Big Data-ri buruzko mahai ingurua egongo da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolaturik eta EJIE eta Bilboko Udalaren lankidetzarekin.

Joateko asmorik izanez gero, jakinarazi, mesedez, martxoaren 2a baino lehen inprimaki honetan.

Moderatzaileak:
José Luis del Val, Deustuko Unibertsitateko Telekomunikazioetako Ingeniaritzako Saileko katedraduna eta Alex Rayon, Deustuko Unibertsitateko eCampuseko zuzendaria.

10:00 Foroaren 1. atala
Parte hartzaileak:

carlosCarlos Hernández Paradela – Accenture
Accenture Digitaleko Senior Manager da eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du aholkularitza teknologikoaren arloan, horietan hainbat industriatako ebazpenetan parte hartu du, aipagarrienak dira, kontsumo handia, farmazia sektorea, telekomunikazioak eta finantza zerbitzuak. Carlos Hernández, gaur egun, Big Data Discovery eta Data Monetization-eko praktiken garapenaren arduraduna da.

oscarOscar Guadilla – EJIE
Aholkularia da, esperientzia handia du, bai garapenaren, bai sistemen arloan eta frontend softwarean eta azpiegituretan ezagutza handia du. Gaur egunean proiektu teknologikoen buru da eta beste proiektu hasi berrien batzuen aholkulari ere aritzen da, definizio teknikoa burutzen laguntzeko.

javierJavier Venero – PANDA
Panda Security-ko kide da 1991tik eta hainbat eginkizun izan ditu: Malware-ko ikertzaile, Analista/Programatzaile, Softwarearen/Sistemen arkitekto, Proiektuen Zuzendari eta Arloko Zuzendari. Gaur egun, Collective Intelligence Platforms izeneko sailaren buru da, bertan Pandako hodeiari eusteko sistemak garatzen dituzte eta BigData teknologiak erabiliz elikatzeko jakintza sortzen.

cimubisaMaría Teresa Alba CIMUBISA
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaria, Executive MBA eta Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Unibertsitate Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean. Horretaz gain, hainbat arlotako formazioa jaso du: Adimen Artifiziala, pertsonen kudeaketa, prozesuen kudeaketa eta proiektuen kudeaketa. Hamabi urtean, arlo pribatuan egin zuen lan, lehen mailako enpresa teknologikoetan eta aholkularitzakoan, estrategia teknologikoaren eta aplikazioen ezarpenen eta prozesuen arloko taldeak zuzentzen. 2006an, Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun arloa modernizatzeko sailean hasi zen lanean eta, 2007an, Hiritarrekiko Harremanak Saileko zuzendari izendatu zuten. 2011tik aurrera, Bilboko Udal Informatika Zentruaren Zuzendari Nagusia da.

marcoMarco Arévalo – Entelgy
Deustuko Unibertsitateko Informatikako Ingeniaritzako lizentziatua (1994); Enpresen Kudeaketako masterra Sarrikon (2004); eta gaur egun, UNEDen Filosofia masterra egiten ari da. “Nire ibilbide profesionalean, erantzukizun handiko postuak izan ditut arlo desberdinetako enpresetan, bai katalogistetan, bai zerbitzu teknologikoetako enpresetan”.

josebaJoseba Díaz – HP
Deustuko Unibertsitateko Informatikako Lizentziatua eta e-MBA Eseunen. Informazio Teknologien arloan 18 urte daramatza, horietatik 12 Business Intelligence-ren arloan eta azken 3 urteak Big Data-n. Big Datarekin lotutako proiektuak zuzentzen ditu, irtenbide berritzaileetan arreta jarrita.

Ignacio Gómez – Media Post.

Oscar Rozalen – Deloitte.

11:30 Networkingeko kafea

12:00 Foroaren 2. atala Mahai inguruan parte hartu dutenek, enpresetako zuzendariek eta entzuleek ere parte hartuko ahal izango dute formatu desberdinetan (online parte hartzea, etab.).

ForoTech 2015 programa osoa.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

4 iruzkinak

  1. Buenos días, necesitaría saber si se puede asistir de forma on line.
    Muchas gracias por su atención.
    Un cordial saludo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>