Enplegu eta Ekintzailetza Foroa 2019

Enplegu eta Ekintzailetza Foroa 2019
2019/04/03 – 2019/04/04
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Badakizu Enplegu Foroan aurkitzen dituzun enpresa eta erakundeek hainbat aukera eskaintzen dutela, boluntariotza, praktikak, enplegu profesionalak, jardunaldi partzialerako (ikasketekin bateragarri egiteko), zein jardunaldi osorako. Seguruenik, zure egoera akademikoaren arabera, bata edo bestea nahi izango dituzu. Beharbada, boluntario moduan hasi nahi duzu erakunderen batean eta gero bertan egin praktikak.

 

Beharbada ikasketak eta lana uztartzeko aukera ematen dizun enpresa baten bila zabiltza, edo lan merkatura sartu eta zure lanbide karrera garatzeko enpresa baten bila zabiltza. Etor zaitez standetara beldurrik gabe eta galdetu nahi duzuna. Bertan topatuko duzu nork erantzun zure zalantzei inolako konpromisorik gabe, horretarako datoz Enplegu Forora, zurekin hitz egiteko aukera izateko.

Baina gure gomendioa da Enplegu Foroko egunak iritsi baino lehen ahalik eta ondoen prestatzea zure agenda, zure interesak eta eskaintzen diren ekintzak kontuan izanik.

Gogorarazi nahi dizugu, askatasun osoz bisita ditzakezun standetatik aparte, egun horietan, aukera izango duzula, aldez aurretik izena emanda, eskainiko diren ekintzetan parte hartzeko: enpresen aurkezpenak, laneko gosariak, hautaketa prozesuak, hitzaldiak, tailerrak, etab…

Horretaz gain, gomendatzen dizugu aurreiritzirik gabe joateko bisita egitera, izan ere edonon eta gutxien uste duzunean izan dezakezu zain zure lanbide profesionala garatzen hasteko eskaintza bat.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>