Foroa: Invertsioa – Hazi+
Deusto Business School, SociosInversores eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Crecer+ inbertitzaileen sareak gonbidapena egiten dizuete inbertsio forora. Ekitaldia otsailaren 20an izango da, 18:00etan, negozio eskolaren egoitzan, Madrilen (Castelló 76).
Hauek izango dira foroan parte hartuko duten startup-ak:
- Icnodent: Errealitate areagotuko gailua, pazienteek esku hartze odontologikoetan duten esperientzia hobetzeko aukera ematen duena (bisitatu webgunea).
- Blackbinder:Partitura digitalekin lan egiteko aplikazioa, irismen globala du eta hasierako hedapena metalezko haize instrumentuetan du (bisitatu webgunea)
- TEDCAS: Osasun teknologiaren hornitzaile liderra, informazio medikoa eskuratzeko eta erabiltzeko iraultza da (bisitatu webgunea)
- HomyHub: IoT soluzioak, garajeetarako sarbidea telefono mugikorraren bidez kontrolatzeko aukera ematen dute (bisitatu webgunea)
- Virtual DuckEye: Begi alferraren afekzioa tratatzeko errealitate birtualeko jokoak (bisitatu webgunea)
- Zuratrust: Zibersegurtasun soluzioak posta elektroniko bidezko komunikazioak babesteko (bisitatu webgunea)
- Botslovers: Adimen artifizialeko chatbotak, erakundeei salmentak handitzen, erabiltzaileak fidelizatzen eta bezeroarentzako arreta hobetzen laguntzeko (webgunea bisitatu)
Argibide gehiago:
Irene Pérez
Emaila: irene.perez@deusto.es
Tel: 91 511 61 89