Erakundeen eraldaketari buruzko Foroa Telefónicako presidente ohi Luis Miguel Gilpérezekin

Erakundeen eraldaketari buruzko Foroa Telefónicako presidente ohi Luis Miguel Gilpérezekin
2019/11/19
09:00 – 11:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek eta Software AG multinazional teknologikoak atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Erakundeen Eraldaketari buruzko Forora. Ekitaldi interesgarria da, laneko gosari modura egingo da, eta bertan izango da Luis Miguel Gilpérez, Telefónica-ko presidente ohia, hizlari gonbidatu modura.

Gosari-solasaldi hau maila handiko topagunea izango da eta parte hartzen duten konpainiek aukera izango dute egungo erronka eta desafioak partekatzeko.

Ekitaldia azaroaren 19an izango da, 19:00etatik aurrera, Madrilgo Deusto Business Schooleko egoitzan.

Izena emateko
Ekitaldirako onarpena egin ondoren, emaila bidaliko dizugu plaza duzula ziurtatzeko.

Luis Miguel Gilpérez

Telefónicako presidentea izan da 2011tik 1981era bitartean, eta konpainia erraldoi horretan egin zuen bere karrera profesionala. Presidente izatera heldu baino lehen, Telefónica Latinoaméricako Negozio Mugikorraren arloko arduraduna izan zen eta Brasilgo Telefonicako kontseilari delegatua. Telefónica konpainiako agintean egon zenean, negozio estrategia bideratu egin zuen eta hartutako erabakiek joera bat markatu zuten merkatuan. Hauek dira aipagarrienak: zuntza eta banda zabaleko sareak, telebistako edukiak eta Movistar Fusión abian jartzea, eta finkoa, mugikorra eta ordaindutako telebista batera kontratatzeko eskaintza handia.

Gaur egun Telefónica Españako presidente ohia eta Telefónica Brasileko kontseilaria da. Nae, Panda eta Circet Iberiako Aholku Batzordeko kidea da. Diggia-ko presidentea.

Argibide gehiagorako:

Noelia de Pedro
noelia.depedro@deusto.es 
91 577 61 89

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>