OcioGune 2018 Nazioarteko Foroa: “Aisia, giza garapenaren faktore”
2018/06/13 – 2018/06/15
Hogeita hamar urte beteko dira 2018an, Aisiako Ikaskuntzen Institutua sortu zenetik. Hori dela eta, aurtengo OcioGune Foroaren edizioak, Aisia eta Jakintzako Grupo Santander Katedraren esparruan, tokia egin nahi dio aisia giza esperientzia eta giza eskubide izatearen alde hiru hamarkadatan egindako lanari. Gainera, Foroak hausnarketarako eta solaserako gune bat zabaldu nahi du, hurrengo hamarkadetarako jarraibideak eta orientazioa eskaintzeko. Horrela bada, OcioGune 2018 hainbat jardueratan antolatu da (hitzaldiak, panelak, komunikazio-mahaiak), aisia giza garapenerako faktore gisa sustatzeko eginkizunean zeresana duten eragileekin, ekarpenek gaiaren inguruko eztabaida eta hausnarketa aberasteko balio dezaten.