ForoTech zinema eta teknologiari buruzko jardunaldi batean Donostian

ForoTech zinema eta teknologiari buruzko jardunaldi batean Donostian
2016/10/24
18:00 – 19:30
Hotel Astoria 7. Sala Astoria. Sagrada Familia, 1, 20010 San Sebastián
 
Donostia Week INN Berrikuntza Astearen barruan, Donostiako Sustapenak, Forotech Deustok eta Astoria 7 Hotelak cine forum saioa antolatu dute: “Talentua eta ekintzailetza” Ekitaldia aukera ona da hurbilketa bat egiteko Apple sortu zuenarengana, izan ere hura da talentuaren eta ekintzailetzaren arteko batueraren paradigma.

Saioari hasiera emateko Steve Jobs filma ikusiko dugu, iaz estreinatu zen eta Michael Fassbender eta Kate Winslet ditu protagonista.  Film horrek nazioarteko hainbat sari jaso ditu eta girotuko egingo du ondoren datorren debatea, “Talentua eta Ekintzailetza”.  Eztabaida mahaian izango dira Iñaki Vázquez, Deustuko Unibertsitateko Informatikako Ingeniaritzako Sailaren zuzendaria, ekintzailea eta start up teknologikoen sortzailea; Anselmo del Moral, Deustuko Unibertsitateko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedraduna eta Cristina Giménez, Ingeniaritza Fakultateko Unibertsitatea eta Enpresa arteko Harremanen arduraduna eta ForoTech enpresen Topaketaren eta Ada Byron Emakume Teknologoaren sariaren koordinatzailea Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean.

Programa

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>