Eredu ekonomikoaren porrota. Etikaren ordua da?

Eredu ekonomikoaren porrota. Etikaren ordua da?
2015/05/07
19:00 – 20:30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Fedea eta Justizia Kristau Komunitateak eta Ikerketa Sozialen Prestakuntzarako Elkarteak, Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatearekin batera, urteko debatea egingo dute maiatzaren 7an. Oraingoan proposatutako gaiak zerikusia du duela bederatzi urtetik bizi dugun ekonomia krisiak eragindako kontu sakon batzuekin.

Baieztapen bat eta galdera bat jarriko dira mahai gainean: “Ekonomia ereduak porrot egitean etikaren eginkizuna bihurtu da ardatz? Gai horiek, aldi berean, beste zehaztasun batzuk eskatzen dituzte: krisi honek finantza ekonomiaren helburu eta erabilerari buruzko arazo etikoa ezkutatzen du ala zerikusia du, batez ere, munduko ekonomiaren portaera eta gorabeherekin? Merkatuek lortu nahi dituzten etekinak eta onurak mugatu edo erregulatzeko modurik badago? Zelan?

Badakigu araudiarekin zerikusia duen kontua dela, baina etikak izan lezake edo badu espaziorik? Zentzuzko gizartea bermatzeko balio lezake?

Parte hartzaileak:

  • Carmen Gallastegui (EHUko Teoria Ekonomikoko Katedraduna).
  • Jesús Conill (Valentziako Unibertsitateko Filosofia Moral eta Politikoko Katedraduna).
  • Arantza Echaniz (Deustuko Unibertsitateko Etikako irakaslea).
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>