Garate International. Gabonetako Nazioarteko bilera
Deusto Campus Fedeak eta Garate Internationalek, aurten ere, “International Christmas Gathering” bilera egingo dute, abenduaren 11n, 14:00etan, Bilboko campusean.
Garate International kultura eta erlijio desberdinetako ikasleen topagunea da, hilaren lehenengo ostiraletan antolatzen dena. Oraingo topaketan, Gabonetako ospakizunei buruz arituko dira.
