“Generoa eta Politika”, Zientzia Politikoaren eta Administrazioaren Espainiako Elkartearen Generoa eta Politika talde iraunkorraren 1. saioa

“Género y Política” 1ª sesión del grupo permanente Género y Política de la Asociación Española de Ciencia Política y de la Administración
2023/10/20
09:30 - 14:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Urriaren 20an, 9:30ean, "Generoa eta Politika": Politika eta Administrazio Zientzien Espainiako Elkartea-AECPAren Generoa eta Politika talde iraunkorraren 1. Saioa egingo da unibertsitatean. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Berdintasun Unitateak, Deusto Valores Sociales taldeak, AECPAk eta Soziologia eta Zientzia Politikoko Euskal Elkarteak antolatu dute. Unibertsitate Komunitateko eta Agenda2030 errektoreorde Aitziber Irigorasek Inaugurazioa egin ondoren, Rosie Campbell irakasleak hitzaldia emango du. Campbell Global Institute for Women 's Leadership erakundeko zuzendaria da eta King' s College Londoneko Zientzia Politikoko katedraduna. Goizean zehar, sei lantalde antolatu dira honako gai hauen inguruan: Genero berdintasunaren aurkako jarrera; Zientzia politikoa eta unibertsitateak; Agenda feminista; Maila anitzeko gobernantza; Alderdiak eta parte-hartze politikoa; Intersekzionalitatea, 40 ekarpen zientifiko baino gehiago biltzen dituena, gure unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek ere parte hartuko dute: María López Belloso, Marta Ezquerecocha, Janire Azcue Terradillos eta María Silvestre. Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-ingurua egingo da, eta, bertan, politikako genero azterlanen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz eztabaidatuko dute adituek. #GéneroyPolíticaAECPA  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude