GIZARTEGUNE: ERREFUXIATUAK. Haien eskubideak. Gure betebeharrak

GIZARTEGUNE: ERREFUXIATUAK. Haien eskubideak. Gure betebeharrak
2016/09/29
09:30 – 14:00
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak GIZARTEGUNE gogoetarako espazio honetara gonbidatu nahi zaituzte: «ERREFUXIATUAK. Haien eskubideak. Gure betebeharrak». Irailaren 29an (osteguna) izango da, 9:30etik 14:00etara, Deustuko Unibertsitateko Entzungelan.

Errefuxiatuen dramari, Europak babesa emateari dagokionez daukan kanpo-politikari, nazioarteko babesari eta krisi humanitario hauen inguruko eskakizun juridiko eta etikoei buruzko ideiak partekatzeko, hausnarketa egiteko, eztabaidatzeko eta edukiak eraikitzeko proposatzen dugu espazio hau.

Horretarako, arlo horretan adituak diren pertsonak izango ditugu, besteak beste: JAVIER DE LUCAS Valentziako Unibertsitateko irakaslea, NABIL SAYED AHMAD BEIRUTI migrazioen arloan aditua den psikiatra siriarra eta MARTA GARCÍA CIENFUEGOS, Acnur Espainako Babeserako Sailaren arduraduna.Gurekin izango da ere NICOLAS CASTELLANO migrazioen arloan ezagutza handia duen kazetaria, SER katekoa.

Aurrekoez gainera, beren gogoetak eta esperientziak aurkeztuko dizkigute esperientzia handia duten gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkari batzuek ere: Clara Bajo, SAVE THE CHILDREN erakundearen Haur Migratzaileen Programaren koordinatzailea; Fátima Cabello, krisi humanitarioetan larrialdiei erantzuteko nazioarteko unitateetan CRUZ ROJA INTERNACIONAL erakundearekin koordinatzeaz eta jarraipena egiteaz arduratzen dena, edo Javier Galparsoro, CEAR-EUSKADIko zuzendaria.

Izena ematea doan da, baina, lekua gorde ahal izateko, mezua bidali behar da garapena helbidera, edo, bestela, 94 406 7789 telefono zenbakira deitu.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>