Berrikuntza eta Ekintzailetzako Programen Graduazioa

Berrikuntza eta Ekintzailetzako Programen Graduazioa
2019/06/13
18:00 – 18:00
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza sailak zeremonia bat antolatu du 2018-2019 ikasturtean zehar unibertsitatean egindako ekimen guztiak biltzeko. Ekitaldia ekainaren 13an egingo da.

Sailak ikasturtean zehar antolatutako ekintzetan parte hartu duten pertsona guztien aitortzarako prestatu da ekitaldia. Bertan, zenbait sorpresa egongo dira.

Ekimenetako parte hartzaileek eraldatze prozesu bat izan dute, bai pertsonalki, bai profesionalki, eta hori da ekitaldian nabarmendu nahi duguna. Berrikuntza eta Ekintzailetza programek emandako ikasketek beren bizitza profesional eta pertsonalean aldaketa bat eragin dezaten nahi dugu. 

Ekitaldian zenbait inspirazio saio, pitch lehiaketa eta cocktaila egongo dira.

Aurretik aukeratutako lau ekimenek aukera izango dute ekintzailetza proiektua aurkezteko. Horrela, familiari, lagunei eta bestelako gonbidatuei egindako eta garatutako lan guztia erakutsiko diete.

Ekitaldira gerturatutakoek cocktail bat partekatuko dute irakasleekin, ezinegonei eta lortutako arrakastei buruz hitz egin ahal izateko.

Zorionak graduatutako ikasle eta senide guztiei!

Ekitaldira gerturatzeko interesik baduzu, konfirmatu asistentzia hemen ekainaren 3a baino lehen.

Galdu egingo duzu? Ez gelditu lekurik gabe!

Zalantzarik baduzu, idatzi helbide honetara: emprendimiento@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>