Grupo Guernica

Grupo Guernica
2019/10/15 – 2019/10/18
15:00 – 19:30
Churruca aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Grupo Guernica (www.guernicagroup.org) nazioarteko partzuergoa da Londresen, Madrilen eta San Frantziskon bulegoak dituzten abokatuena, haiek eta munduko hainbat lekutan gertatutako justizia krimenak eta giza eskubideen urraketen aurrean justizia sustatzeko lan egiten dute. Taldeko kide guztiak elkartuko dira, Aholku Batzordearekin batera, 2019ko urriaren 15etik 18ra, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Helburua da XXI. mendean justiziaren alde egiteko dauden erronkei buruz hausnarketa egitea.

Esparru horren barruan, eta Zuzenbide Fakultateko Loiola Klinika Juridikoko Bridge Programeko arduradunekin batera, lankidetzarako aukerak aztertuko dituzte, giza eskubideen defentsaren eta zigorgabetasunaren arloan. Era berean, Gernika bisitatuko dute euren erakundearen aurkezpen publikoa egiteko eta bizirik izateko Historia Modernoko gerra krimenik latzenetakoaren memoria, Gernikako bonbardaketa (1937ko apirilaren 26a), Pablo Picassok mihise batean betiko grabaturik utzitakoa.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>