Zuzenbidea eta adimen artifizialari buruzko nazioarteko I. biltzarra, legelaria aro digitalaren erronken aurrean

I Congreso Internacional sobre Derecho e Inteligencia Artificial, el jurista ante los retos de la era digital
2023/04/20 - 2023/04/21
09:15 - 14:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Apirilak 20: 9.15-19.45 Apirilak 21: 9.15-13.30 EGITARAUA Sarrera librea IZENA EMATEKO ESTEKA Adimen Artifiziala (AA) giza adimenaren antzeko lan konplexuak egiteko gai diren makinak sortzean oinarritzen da. Ezin dugu jakin makinek noizbait pentsatuko duten, baina bai, pentsatuko balute bezala joka dezaketela. Juristek epe laburrean erabateko aldaketa bati aurre egin beharko diote, azken bi mendeetan ikusi ez den aldakuntzari hain zuzen ere. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Uría Menéndezek Zuzenbide eta Adimen Artifizialari buruzko Nazioarteko I. Kongresuaren esparruan, AAren eta honako hauen arteko elkarrekintza aztertzera gonbidatzen zaituzte: - Zuzenbide publiko eta pribatuaren oinarriak. Eguneratu behar al dira gure tradizio juridikoa oinarritzen duten eta aldatu gabe izan diren dogma batzuk? - Kontratazioa, publikoa eta pribatua, kontsumitzaileen defentsan duen eragina ahaztu gabe - Enpresan AA erabiltzeari lotutako arriskuak eta horien aseguramendua - AAk eta algoritmoek justizia-administrazioan izango duten eragina, bereziki zigor prozesuan - Kalteen zuzenbidea eta AA modu desegokian erabiltzeagatiko erantzukizuna - AAren eta oinarrizko eskubideen arteko bizikidetza, bereziki, pribatutasunerako eta datuen babeserako eskubidea - AAri lotutako jabetza intelektualaren babes juridikoa  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude