Gizarte Eraginari buruzko I. Topaketa
Azaroaren 5ean, asteartea, “Gizarte Eraginari buruzko I. Topaketa” izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Topaketa Antonio Aranzabal Fundazioak sustatu du, Artizarra Fundazioarekin, Deusto Business Schoolekin, Rural Kutxarekin (Gizarte Ekintza) eta Sinnple enpresarekin batera, eta gizartean eragina duten ekimenak aurrera eramaten dituzten entitateak eta eragileak elkartuko dira bertan. Gizartean eragina duten entitateen lehen topaketa honek eztabaida foro bat izan nahi du, esparru horretako jardunbide egokiak eta enpresek, administrazioek, elkarteek eta abarrek garatzen dituzten gizarte eragineko ekimenen adibideak ezagutarazteko.