Turismoaren Mundu Egunaren I. Jardunaldia
Ekitaldian izango da Maite Cruzado (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteri eta Kirol Departamenduko Turismo zuzendaria). Del turismo sostenible al turismo responsable. Apuntes para una ética del turismo en el siglo XXI, hitzaldia eskainiko du Cristian Palazzi Bartzelonako HTSIko Turismo Arduratsuko Behatokiko proiektuen zuzendariak.
Horren ondoren, mahai-ingurua egongo da Gipuzkoan turismo jasangarrian egin diren ekimenei buruz. Moderatzailea Denis Itxaso (Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteri eta Kirol diputatua) izango da eta parte hartzaileak: Jon Oliden (Azaldu Marketing-eko Fundatzailea), Oihana San Sebastian (BiziBiziki), Inaxio Muguruza (Irungo Atalaia Hotelaren jabea) eta Laura Larrion (Hagoos). Amaitzeko, Guztientzako Turismoa! izeneko argazki lehiaketako sariak emango dira.