Fisioterapian Ezagutza Transferitzeko I. Jardunaldia eta Tailerrak

Fisioterapian Ezagutza Transferitzeko I. Jardunaldia eta Tailerrak
2022/12/16 – 2022/12/17
08:30 – 20:00
Loiola Centrum. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Fisioterapian Ezagutza Transferitzeko I. Jardunaldia eta Tailerrak antolatuko ditu Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak, Deustuko Unibertsitatearekin batera, azken horrek Donostian duen campusean. Jardunaldien helburua da fisioterapiaren alorretan egindako aurrerapen zientifiko berrienak praktikan jarri eta zabaltzea. Horretarako, hainbat espezialitatetako hamabi hizlari ezagun izango dira, zehaztasun zientifiko handiz haien gaiei ekingo dietenak.

Jardunaldiek bi formatu desberdin izango dituzte. Alde batetik, ostiralean fisioterapiaren alor hauetako azken ebidentziak eta tratamendu egokiak izango dira aztergai: fisioterapia traumatologikoa eta kirolekoa, mina, zahartzea, bihotz-biriketako patologiak eta prozesu onkologikoak. Bestalde, larunbatean tailer praktikoak egingo dira, non talde txikietan bihotz-biriketako, onkologiako eta geriatriako patologien gaineko ezagutza praktikan jarriko den.

Informazioa eta egitaraua

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>