Deustuko ikerketaren gizarte eraginari buruzko I. Jardunaldiak
2017/03/20
10:00 - 12:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko ikerketaren gizarte eraginari buruzko I. jardunaldiak martxoaren 20an izango dira Bilboko campusean (Garate Aretoan) eta martxoaren 27an Donostiako campusean (Areto Digitalean), 10:00etatik 12:00etara.
Ikerketaren eginkizuna da gure garaiko galdera eta erronka sozialei erantzuna ematea. Ekitaldiaren helburua da aztertzea nolako eragin soziala duen ikerketak gai hauetan:
- Zahartzea eta osasuna.
- Industria konektatuaren erronka.
- Justizia eta egoera ahulean dauden taldeak gizarteratzea.
- Herritartasun libre, arduratsu eta parte hartzailerako hezkuntza.
- Berdintasuna, ustiapen sexuala eta sartze soziala.
- Euskal ETEren sustraitze industriala.
- Hondakinen kudeaketa.
- Generoa, hedabideak eta hezkuntza.
