Autodefentsa Feministaren Teoria eta Praktika I. Unibertsitate Jardunaldiak

I Jornadas Universitarias Teoria y Práctica de la Autodefensa Feminista
2024/05/09
09:00 - 14:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateak eta San Inazio-Deustuko Modulu Psikosozialak Autodefentsa Feministaren Teoria eta Praktikako I. jardunaldira gonbidatu nahi zaituzte. Ekitaldia maiatzaren 9an izango da, 9:00etatik 14:00etara, Deustuko Unibertsitateko entzungelan.   “Indarkeria matxistei aurrea hartzea autodefentsa feministaren bidez” irakaskuntzaren berrikuntzako proiektuaren emaitzak aurkeztuko dira. Ikasleek parte hartuko dute, beren esperientzia partekatuz. Horrez gain, Bartzelonako Noctambulas Behatokiko Ana Burgos eta Autodefensa feminista: más allá de aprender a decir no liburuaren idazle eta fisioterapeuta Maitena Monroy izango ditugu gurekin. Azkenik, elkarrizketa-mahai bat izango dugu autodefentsa feministako prestatzaileekin.   Izena ematea beharrezkoa da, egin esteka honetan: https://labur.eus/jornadaADF
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude