Adimen artifiziala COVID-19 gaixotasunaren garaian, Nerea Luis. Inspira STEAM at home

Adimen artifiziala COVID-19 gaixotasunaren garaian, Nerea Luis. Inspira STEAM at home
2020/05/20
16:00 – 16:40
Online
 
Datorren asteazkenean, maiatzaren 20an, “Inspira STEAM at home” onlineko elkarrizketa zikloari emango zaio hasiera, Nerea Luis Mingueza lehenengo gonbidatua dela. Adimen artifizialeko aditua eta T3chfest ekitaldi teknologikoaren sortzailea da. Osasun Ministerioaren chatbot ofiziala sortzen ere parte hartu du, koronabirusaren inguruko zalantzei erantzuteko.

 

Lehenengo gonbidatua Nerea Luis da (@sailormerqury), Konputazio Zientzietako doktorea, T3chFest-en sortzailekidea eta Adimen Artifizialeko ingeniaria Sngular enpresan. Zabalkunde lana, adimen artifiziala eta robotika maite ditu. Googlen 2016ko Women Techmaker Scholar izan zen. 2018an, COTEC Fundazioak teknologiako, talentuko eta generoko aditu aukeratu zuen, “Los 100 de Cotec” sarearen barruan. 2018an, Cibervoluntarios Fundazioaren IKT Berritzaileak aitorpena irabazi zuen, eta Business Insider-ek 35 urtetik beherako 23 talentuen artean dagoela dio, iraultza teknologikoa lideratzeko gertu. Duela gutxi, Errege Etxeak Merezimendu Zibileko Ordenaren domina eman dio eta Espainiako punta-puntako 100 emakume liderren artean sartu dute, errebelazio kategorian.

 

Espazioaren bideratzaileak Deustuko Unibertsitateko Lorena Fernández (@loretahur) eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziako Estibaliz León (@estileon) dira.

 

Izena ematea: http://deus.to/NereaLuis

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>