IBM i: negozioen etorkizunerako diseinatutako sistema

IBM i: negozioaren etorkizuna diseinatutako sistema bat

IBM i: negozioaren etorkizuna diseinatutako sistema bat

2017/02/22
18:00 – 19:00
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Zure profil profesionala birbideratzea edo gaitasun osagarri bat izatea nahi duzu zure profil profesionala eguneratzeko? Interesa duzu enpresei negozio eta back office prozesu kritikoak kudeatzen laguntzeko sistemak ezagutzeko edo berrikuntza lantzekoak eta negozioari balioa ematekoak? Ezagutu nahi duzu barrutik IBM i, nazioartean sektoreko liderra den IT plataformetako bat?

Horrela bada, eman izena IBM i jardunaldira joateko: Negozioen etorkizunerako diseinatutako sistema”. Jardunaldia datorren asteazkenean, otsailak 22, izango da, 18:00etatik 19:00etara, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean.

Hona hemen agenda:

  1. Zer da IBMi?
    2. Nork erabiltzen du IBMi?
    3. IBMi-ko prestakuntzarekin lortutako enplegagarritasuna
    4. Ikastaroa: “IBMi: negozioen etorkizunerako diseinaturiko sistema”

Informazio jardunaldi honetan IBMi teknologia ezagutzeko aukera izango duzu, zein enpresak erabiltzen duen eta zein aukera ematen duen enplegagarritasunerako, eta teknologia horretako prestakuntza ikastaroari buruzko informazioa jaso. Prestakuntza ikastaro hori, lehen aldiz, Bilbon eskainiko da IBM eta UVESCO taldearekin elkarlanean, bereziki, eta IBMren egiaztagiria duen irakasleekin. Ikastaroa ezagutza eta lanerako aukerak zabaldu nahi dituzten profesionalei zein tituludun berriei zuzenduta dago. Aipatu beharrekoa da ikastaro horren bukaeran langileen hautaketa prozesua egingo dela parte hartu duten ikasleen artean, eta aukera izango dutela UVESCO Taldean sartzeko. Era berean, UVESCO Taldearen babesari esker, laguntza programa baten bidez matrikularen kostua asko jaisten da, kasu batzuetan %40 ere izan daiteke. Argibide gehiago hemen: www.cursoibmi.deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>