Antzerki Arin Sozialari buruzko II. jardunaldia

Antzerki Arin Sozialari buruzko II. jardunaldia
2019/12/14
17:00 – 21:30
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deusto Campusek gonbidatzen zaitu abenduaren 14an Antzerki Arin Sozialari buruzko II. jardunaldira. Ekimen hau Unibertsitateko antzerki taldeko lagunekin elkarlanean antolatu da. Jardunaldiaren bigarren edizio hau aurkezten dugu Begirada zalbaldu lelopean gaur egungo gizarte globalean gertatzen diren injustizia, bazterketa, ezberdintasun, isolatze eta/edo urrakortasun pertsonal eta sozial egoerak zabaltzeko. 5 antzezlan ezberdin egongo dira agertokian publikoaren eta epaileen aurrean. Ramon Barea izango da epaimahaiaren buru.

Antzezlanen ordutegia hau izango da:

– 17:00 “Mira para el cielo” (paraninfoan) eta “Gaby, Gabriel o Gabriela” (entzungelan).

– 17:45 “Mapa” (paraninfoan) eta “Lehen amodioa” (entzungelan).

– 18:30 “Mira para el cielo” (paraninfoan) eta “Deskontrolatuta?” (entzungelan).

– 19:15 “Lehen amodioa” (paraninfoan) eta “Gaby, Gabriel o Gabriela” (entzungelan).

– 20:00 “Deskontrolatuta?” (paraninfoan) eta “Mapa” (entzungelan).

Antzezlanei buruzko argibide gehiago hemen

Sariak banatzeko ekitaldia 20:45etik aurrera izango da paraninfoan.

Funtzio bat ikusteko sarrera indibidualak erosi ahal izango dira 3 euroan; 3 funtzio ikusteko, 8 euroan eta 5 funtzio ikusteko, 12 euroan. Bono berezia ere egongo da 10 laguneko taldeentzat, 20 euroan. Online salmenta: https://payment.deusto.es/es/78-ii-jornada-de-teatro-breve-social-2019

Informazio gehiago: infocultura@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>