Eboluzioari eta Neurozientziari buruzko II. Jardunaldia
Eboluzioa aztertzea ezinbesteko bilakatu da gizakiaren garunarekin, buruarekin eta jokabidearekin erlazioa duten diziplina guztietan: neurologian, psikiatrian, psikologian, osasunaren zientzietan, gizarte zientzietan, neurozientzietan… Hala ere, gure ingurunean, arlo horretan gertatu diren aurrerapenak ez dira behar bezain azkar jasotzen unibertsitateko prestakuntza programetan eta, ondorioz, interesa duten ikasle eta profesionalek ez dute behar besteko baliabiderik ezagutza handiagoa jasotzeko.
Eboluzioari eta Neurozientziari buruzko II. Jardunaldian, “Nola eboluzionatu zuen giza garunak?”, helburua da ikuspegi eboluzionista azaltzea arlo horietako profesionalei (eta publiko guztiari), eta, gainera, topagunea eta erreferentzia izatea gizakiaren eboluzioren eta buruaren azterketan.